La météo

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Temps pour aujourd'hui

HOTZ EGUNEAN ZEHAR ETA BIHARTIK HOBERANTZ

Goizeko zipriztinekin bukatuko dira gaurko euri kontuak, baina tenperatura oso behean mantenduko da egunean zehar. Ipar mendebaldeko haizea apur bat mugituz, mikatz puntua nabarmenduko zaio eguraldiari, egunean zehar ateriari eutsiko dion arren. Dotorezia irabazian, baina giroaren goxotasunak gutxi irabaziko du, tenperatura igo ezinean dela, mendebaldeko haizearen ufadek asko mikaztuko baitute. Beraz, elementuak modu txarrean direla, giro desatsegina mantenduko da. Nolanahi dela, gaur bukatuko da mikatz joera.

Demain

Hobetzeko joeran abiatuko da eguraldia, elementuak modu hobean direla, antizikloiaren isobarak alde onetik hurbilduko baitira. Giroaren goxatzeko joera asko nabarmenduko da. Egun batzuetan bikain portatzeko tankera nabaritzen zaio. Elementuak modu onean direla, giroaren dotorezia eta goxotasuna irabazian. Asko gauzatuko da galanki estimatuko dugun hobetzeko joera. Ondorengo egunetan ere bikain portatuko da, garaiari dagokion udaberri giro bikainarekin.