Eguraldia
Joxe Landaren iragarpena
Gaurko eguraldia

EPEL, BAINA HODEIAK GEHITZEN ETA HAIZEAREN ALDAKETA

Goiz partean hego ukitua ibiliko du haizeak, epeltasunari eutsiz, baina arratsaldean ipar-mendebaldetik jarri eta kaskartzen hasiko da giroa. Goxo eta atsegina goiz partean eta iluntzerako pixka bat petraldu. Fronte bat izango dugu gainean iluntzerako eta zaparrada trumoitsuak barreiatuko ditu gauean zehar kostaldea zigortuz. Iparraldeko borraskak bidaliko digun fronte honek giro kaskarra mantenduko du, bihar tenperatura jaitsiz. Gaur giro onarekin ordurik gehienak. Eguerdi aldera epeldu ere egingo du pixka bat. Lurralde osoan mantenduko da giro ona eta gauean lurralde osoan barreiatuko dira zaparradak.

Bihar

EURI GIROAN ESNATUKO DA EGUNA, FRONTEA GAINEAN DUGULA

Euria izango da protagonista goizean eta egun osoan eutsiko dio lardaskeriari. Haizea iparretik leun eta tenperatura maximoa dezente jaitsiko da, baina goizean epel, bihar berdin samar mantenduz. Horrela, motel eta bustia bai, baina giroa asko petraldu gabe. Gutxi edo gehiago Euskal Herri osoa harrapatuko du fronte honek, baina gaur bukatuko da horren eragina eta bihartik uda giroa. Gaur gaueko hamarretan sartuko gara udazkenean eta badirudi aspaldiko partez hego haizeak ere parte hartuko duela hemendik aurrera. Ea pixka bat epelago mantentzen den batez beste.

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)