Sareak aztoratu ditu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiaren «zentsurak»

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek azaroaren 29an Iruñeko Baluarten eskaini behar zuten Bizi Dantza ikuskizuna atzera bota du Udalak, eta sareetan aho batez gaitzetsi dute erabakia.

naiz|15/11/2019
Aurkezpena_pirritx
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek iragan astean aurkeztu zuten Bizi Dantza emanaldia (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Maiatzetik hitzartuta zuten emanaldia Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aurreko udal gobernuarekin, baina Navarra Sumak bertan behera utzi du ikuskizuna, erabakia hartzera bultzatu zuen arrazoien inguruko azalpenik eman gabe. Euskal txiolariek ez dute itxaron erabaki horren aurkako haserrea adierazteko, baina, hori bai, beti irriaren aldeko dei eginez.

Nafarroako «euskalfobia» salatu dute batzuk, zentsura besteek, eta Udalak erakutsi duen euskararen kontrako jarrera gaitzetsi dute.

INFOS ASSOCIÉES

Iñaki VIGOR

Domingo al mediodía. El sol y la agradable temperatura invitan a pasear, pero las calles y plazas de Iruñea están prácticamente desiertas. Han pasado dos semanas desde que comenzó el estado de alarma, para intentar frenar la expansión del coronavirus, y la ciudad ofrece un aspecto que parece irreal.