Iruña Taldearen Aunitz Urtez saria jasoko du Mintxo Garaikoetxea musikariak

Iruña Taldeak 2019ko Aunitz Urtez saria eman dio Mintxo Garaikoetxea Aranburu musikariari. «Euskararen eta euskal kulturaren aldeko mota guztietako ekitalditan beti laguntzeko prest egon da», aitortu dio Iruña Taldeak.

naiz|Iruñea|02/10/2019
Captura_de_pantalla_2019-10-02_a_las_19.38.33
Mintxo Garaikoetxea saritu du Iruña Taldeak. (Iruña TALDEA)

Iruña Taldea Euskal Kultur Elkarteak 2019ko Aunitz Urtez saria Mintxo Garaikoetxea Aranburu musikariari ematea erabaki du. Sari honen bitartez, Iruña Taldeak pertsona, elkarte edo kulturaren zein kirolaren alorreko talde aipagarriak nabarmendu nahi ditu kultura eta bereziki euskara eta euskal kulturaren alde egiten duten edo inoiz egin duten lanengatik. Halaber, sari honen bitartez, «askatasuna, elkartasuna, asoziazionismoa eta kulturarteko integrazioa, besteak beste» aitortu nahi ditu.

Sari-emate ekitaldia urriaren 5ean, 12:30ean, eginen da Iruña Taldea Euskal Kultur Elkartearen egoitzan. Aurtengo edizioan, sariaren lehenengoan, zortzi hautagai aurkeztu dira guztira.

Mintxo Garaikoetxea Aranburu 14 urte zituela, Iruña Taldeko kide egin zen eta 16rekin Iruñeko Udal Txistulari Bandan sartu zen. Txistuaz gain, txirula, tronpeta eta bombardinoa ere jotzen ditu zenbait musika taldetan: Jarauta 69, Kiki Bordatxo, Manex eta Kobreak edota Sonora Soneran, bestek beste. «Euskararen eta euskal kulturaren aldeko mota guztietako ekitalditan beti laguntzeko prest egon da. Horrela erakutsi du hamaika ekimenetan parte hartuz, inguru urbilean nola nazioarte mailan ere», adierazi du Iruña Taldeak.

Iñaki VIGOR

Domingo al mediodía. El sol y la agradable temperatura invitan a pasear, pero las calles y plazas de Iruñea están prácticamente desiertas. Han pasado dos semanas desde que comenzó el estado de alarma, para intentar frenar la expansión del coronavirus, y la ciudad ofrece un aspecto que parece irreal.