25 alderdi, sindikatu eta eragilek bat egin dute larunbateko ‘Euskara eskubidea’ manifestazioarekin

EH Bildu, Geroa Bai eta Podemos Nafarroa alderdiek, baita ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek bat egin dute larunbatean Iruñean ‘Euskara eskubidea. Ni más, ni menos’ lelopean egingo den mobilizazioarekin. Iruñeko Peñen Federazioa, Ernai eta euskalgintzako hainbat eragilek ere haien babesa adierazi dute.

naiz|Iruñea|2020/02/27
Euskara
‘Euskara eskubidea. Ni más, ni menos’ lelopean manifestazioa deitu zuten. (Iñigo URIZ / FOKU)

Iruñeko eta Antsoaingo haur eskoletako gurasoek, Mendigorriko gurasoek eta NUPeko ikasleek deituta, manifestazioa eginen dute larunbat arratsaldean Iruñean. Golemetatik abiatuko da mobilizazioa, 17:00etan. Gaur, dagoeneko bere atxikimendua eman duten alderdi, sindikatu eta eragile ezberdinen zerrenda eman dute jakitera. Guztira 25 inguru.

‘Euskara eskubidea. Ni más, ni menos’ lelopean egingo den mobilizazioan izanen dira EH Bildu, Geroa Bai eta Podemos Nafarroa alderdiak, baita ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuak ere. Horietaz gain, Sakanako LHko jendea, Sortzen, Errigora, AEK, IKA, Behatokia, Administrazioan euskaraz taldea, Ernai, Nafarroako Ikastolen elkartea, Zaldiko-maldiko, Iruñeko Peñen Federazioa, Kontseilua eta Irulegi euskara taldea ere izanen dira Iruñean.

Aurreko astean egindako deialdian salatu zutenez, «barkaezina da gure hizkuntzaren irakaskuntza nafar guztiei ez bermatzea nafar Instituzioetatik». Eta bide horretan kokatzen dute asteburu honetako mobilizazioa. «Ez gaude prest gure eskubideetan atzera egiteko. Eskubideetan aurrera egiteko garaia da. Nafar herritar guztiak berdintasunean tratatzeko garaia. Euskara eskubidea delako, ni más ni menos».

Iñaki Vigor

A lo largo de siglos las almadías han abastecido de madera del Pirineo a diversas ciudades y astilleros. Un sistema similar, conocido como ‘leñadas’, también se utilizó para transportar madera hasta Iruñea y cubrir las necesidades de carpinterías, carboneras, hornos y tejerías.