IrriZiklok umorez betetako euskarazko bost ikuskizun eramango ditu Iruñera

Otsailaren 26an hasiko da euskarazko umorezko ikusizunen zikloa Iruñean. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen ‘Erradikalak ginen’ antzezlanak zabalduko du martxoak 25era arte luzatuko den egitaraua.

Naiz|Iruñea|2020/02/24
190527-erradikalak-ginen-kafe-antzokia-e1558002115126
‘Erradikalak ginen’ antzezlanak zabalduko du zikloa. (NAIZ)

Gazte eta helduei zuzendutako IrriZiklo programa prestatu du Iruñeko Udalak. Euskarazko umorezko ikuskizunez osatutako zikloa otsailaren 26an hasiko da eta martxoaren 25era arte luzatuko da, asteazkeneko emanaldi bana eskainiz.

Lehenengo ikuskizuna ‘Erradikalak ginen’ izango da, Ane Labaka eta Beatriz Egizabal aktore eta bertsolarien eskutik. Antzezlanean bertsoa eta bakarrizketa uztartuko dituzte kolokan jarriz emakume izateagatik dituzten zenbait etiketa.

Martxoaren 4ean Intujai Teatro konpainiaren txanda izango da, ‘Ama-alu-lur sorgin baten ametsak’ antzezlana eskainiko duena. Honen atzetik etorriko dira Ion Martinez «Txiki»-ren ‘40 urte eta aldapan behera niek’ bakarrizketa; Pez Limboren ‘Koxkak’ antzezlana, hiru istorio batuko dituena –Raul Camino eta Begoña Martin Treviñoren ‘Tripaki salda. Umore traidore xerra bat’, Josune Velez de Mendizabal eta Aitor Perezen ‘Oilo ama. Ernaldiko umore nahasia’, eta Raul Camino eta Aitor Perezen ‘Boxers. Umore txakurra’–; eta Asier Hernandezen eta Dorleta Urretabizkaiaren ‘Gudua’ ikuskizuna.

Emanaldi guztiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira, 20.00etan. Sarrerak eskolan bertan izango dira salgai 3 eurotan. Saio guztietarako abonamenduak erosteko aukera ere izango da 10 eurotan.

Iñaki VIGOR

Domingo al mediodía. El sol y la agradable temperatura invitan a pasear, pero las calles y plazas de Iruñea están prácticamente desiertas. Han pasado dos semanas desde que comenzó el estado de alarma, para intentar frenar la expansión del coronavirus, y la ciudad ofrece un aspecto que parece irreal.