NAIZ

Irati Majuelo eta Alazne Untxalok irabazi dute Bertsokabiren azken kanporaketa

Irati Majuelo eta Alazne Untxalok irabazi dute Bertsokabiren azken txapelketa. Mendillorriko Antzaran ospatu zen saioan. Gauzak horrela, osatu da Iruñeko Herriko Tabernan egingo den finalean.

Alazne Untxalo eta Irati Majuelo, Mendillorriko Antzaran egin zen saioan. (NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA)
Alazne Untxalo eta Irati Majuelo, Mendillorriko Antzaran egin zen saioan. (NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA)

Irati Majuelo eta Alazne Untxalok osatzen duten bikotearekin batera Endika Legarrak eta Joanes Illarregik eta Etxahun Azkarragak eta Patxi Castillok osaturiko bikoteak aritu ziren. 50 entzule inguru bildu ziren saioan.

Irabazleak heldu den osteguneko finalerako sailkatu dira. Iruñeko Herriko Tabernan egingo den saioan Irati Majuelo eta Alazne Untxalorekin batera, Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, eta Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo arituko dira.

Bikoteka banatu zituzten Mendillorriko saioan zehar egin beharreko lanak. Lehenbizi, gaia emanda, ofiziotan aritu ziren sei bertsolariak, binaka, bikoteak nahastuz. Segidillaren txandan, minutu bateko bina txanda osatu zituzten Alazne Untxalok, Joanes Illarregik eta Patxi Castillok. “Bat, bi, hiru” jokoaren tartean, ipuinetako pertsonaiak, euskal aktoreak eta Estatu frantseseko hiriak zerrendatzen ibili ziren puntuka hiru bikoteak, hurrenez hurren.

Jolas horren ostean iritsi zen bakarkako ariketak, Irati Majuelok, Endika Legarrak eta Etxahun Astigarragak bete zutena, oinak emanda habanera bana osatuz. Horren ostean, saiori bukaera emateko, koplaka aritu ziren hiru bikoteak, egoera emanda. Bukaeran, behin publikoaren eta epaileen iritziak bilduta, jakinarazi zuen aurkezleak saioko bikote irabazlea.