Itb

Artisauak

Iruñerriko artisau desberdinekin hitz egin dugu artisautza eta horren etorkizuna hobeto ezagutzeko. Angel Mari Clemente Arbasoko Euskal Herriko artisautza sustatzeko elkarteko kidea da eta olibondoetako egurrarekin egurrarekin egiten ditu produktu desberdinak.

Korapilo Iruñerriko eskuz egindako arropa denda bat da. Ione Zabalegi bere sortzailearekin hitz egin dugu dendaren sorrerari buruz eta diseinatzen dituen jantzien inguruan.

Zapatari 1995. urtean sortutako eskuz egindako zapata lantegi eta denda bat da. Mari Carmen del Río bere sorkuntzatik lan egin du enpresan. Berarekin hitz egin dugu sorrera horren inguruan eta zapatak egiteko prozesua ezagutzeko asmoz.