Naiz
Iruñea

Belatz eta Ferrer Casas, Nafarroako Komiki Azokako gonbidatuak

Bi egile nafarrak euren lanak sinatzen izango dira, eta ondoren elkarrizketak izango dituzte publikoarekin. Bestalde, Nafarroako lehen komikia egin zuen Francis Bartolozziri omenaldia egingo diote berari buruzko hitzaldi batekin.

Francis Bartolozzik egindako komikietako orrialde bat. (NAIZ)
Francis Bartolozzik egindako komikietako orrialde bat. (NAIZ)

Nafarroako Komiki Azoka bere ekimenekin jarraituko du aste honetan. Bihar bertan ‘Alerta Bécquer’ nobela grafikoa aurkeztuko du Raul Guiuk (autoreetako bat) Tuterako Letras a la Taza liburu dendan 19.00etan.

Era berean, azokak bi autore gonbidatuko ditu euren lanak aurkeztera: ostegunean Tuteran Mikel Santos (Belatz) izango da eta hurrengo egunean Iruñean Agustin Ferrer Casas. Belatzek ‘El tesoro de Lucio’ lana sinatzen izango da 17.00etatik aurrera, eta 19.00etan publikoarekin elkarrizketa bat egingo du.

Ferrer Casas, berriz, bere lanen aleak sinatzen izango da 18.00etatik aurrera Menades liburu dendan, eta bi ordu geroago elkarrizketari hasiera emango diote Civivox Condestablen. Bertan ‘Nemo propheta in patria’ erakusketa dago bere lanen osatutakoa.

Gainera, Francis Bartolozzi egileari, Nafarroako lehen komikia egin zuen emakumeari, omenaldia egingo diote larunbatean Iruñeako Contestable jauregian egingo duten hitzaldi batekin.

Egitaraua bi tailerrekin osatuko da. Alde batetik, ostiralean San Francisco liburutegian Monica Logar izango da (7 urtetik gora). Ostiralean, berriz, Roberto Flores izango da ‘Comiqueando’ familiei eskainitako tailerreko gidaria. Honakoa Tuterako Muñoz Sola museoan izango da.

Gogoratu behar da Idoia Iribertegi egilearen interbentzio artistikoa oraindik ikusgai dagoela Condestablen. Artea komikiaren ikuspuntutik aztertzen duen mural bat da bere lana, kasu honetan William Morrisen ‘The orchad’ lana oinarrian izanik.

Amaitzeko, antolatzaileek zabaldu dute azokaren hamargarren edizioa ospatzeko argitaratu duten ‘Zart!’ komikiaren azken aldeak oraindik eskuratu daitezkela, doan, azoka ospatzen den lekuetan.