NAIZ
IRUÑEA

Iruñean erroldaturik ez dauden gazteentzako kirola egiteko deia

Gaurdanik, hirian erroldatuta ez dauden gazteek ere eskatu ahal dute Gaztediaren Etxean oraindik eskuragai dauden 338 txarteletako bat, irailaren 15a arte abentura-jardueretan, urpekaritzan, saltingean edo piraguismoan aritzeko.

Igerilari bat. (NAIZ)
Igerilari bat. (NAIZ)

Iruñeko Udalak proposamen horiek Txankletak programan eskaintzen ditu, udarako oro har 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako kirol-, kultura- eta aisia-jarduera sortan. Ziudadelako Zonbien inbasioan parte hartzeko lekua ere badago oraindik; abuztuaren 17an, larunbatarekin, izango da 12 eta 17 urte bitartekoentzat aurreikusitako gaua.

Ekainaren 28a arte (ostiralarekin) zinema-sarreren % 100 jasoak ziren, eta kirol-bonuen % 32 baino gehiago. Banakako bonuak 5 euro balio du, eta, behin jasota, izena eman duen gazteak irailaren 15a arte dauka aukera: norberak erabakiko du noiz joan nahi duen Rocopolisera (Berriobeiti), Salting Iruña gunera (Orikain), Guelbenzu igerilekuetara eta Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolara (biak Iruñean).

Izen-emateak Gaztediaren Etxean egin behar dira, Zangoza kaleko 30ean, NANa aurkeztuta. Argibide gehiago eskuratzeko, 948 233512 telefonora edo helbide elektroniko honetara jo behar da www.pamplonajoven.es.

Udan, Etxearen ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Udako proposamen honetaz, Txankletez, aisialdi-tarteetarako eskaintza zabala egin nahi du Iruñeko Udalak, besteekin elkartzea sustatzeko eta bestelako zaletasunak ez dituzten gazteei aukera-sorta eskaintzeko, horien intereseko jardueratan has daitezen.