@MartxeloDiaz
IRUÑEA

Soldata arrakala arazo politikoa dela nabarmendu du LABek

Genero arrakala arazo politikoa da eta, ondorioz, erakundeek hori konpontzeko neurriak hartu behar dituzte, LAB sindikatuak Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin duen protestan nabarmendu duenez.

LABek kontzentrazioa egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean. (@MartxeloDiaz)
LABek kontzentrazioa egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean. (@MartxeloDiaz)

Maider Caminosek LABen izenean gogoratu duenez, pasa den urtean sindikatu honek genero arrakalari buruzko datuak biltzen saiatu zen enpresetan. Zoritxarrez, oso gutxik erantzun zuten eta ez zituzten apenas daturik jaso eta enpresek ez zuten neurrik hartu. Aurten, berriz, erakudeengana jo dute zuzenean bihar genero arrakalaren eguna izango denean.

«Erakundeek solata arrakalarekin amaitzeko ardura dute. Neurri zehatzak behar dira soldata arrakalarekin amaitzeko. Orain arte martxan jarri nahi izan dituzten itxurazko neurri hutsak direla salatu nahi dugu», azaldu du Caminosek.

Nafarroan eta Euskal Herrian ematen den egoera azaltzeko, lan egonkorrena eskeintzen duen Industria sektoren emakumeen kontratazioa oso urria dela (%20aren ingurukoa) adierazi du Caminosek. Aldiz, zaintza zerbitzuetan, prekaritatea handia duen sektorean, emakumeak dira nagusi.

Orain gutxi CEN enpresarien elkarteko buruak, Jose Antonio Sarriak, genero arrakalarik ez zegoela gogoratu du Caminosek. Izan ere, ez dagoela lanposturik emakumeen eta gizonezkoen arteko soldata diferentziari duenik. «Soldata arrakala ez da kopuru soil bat. Beste egoera askotan ere neurtu behar da. Sistema kapitalista honen isla lan munduan ere ematen da eta sortzen duena enplegua prekarioenak emakumeei egozten diela da.

LABek erakundeei proposatuko dien neurrien artean berdintasun planak derrigorrezkoak izatea eta enpresa guztietan ematea dago. Honekin batera, kontziliaziorako eta erantzunkidetasunerako benetako neurriak hartzea dago. Hirugarrienik, zerbitzu publikoen garapena ziurtatzea eskatzen du. Zaintza lanen aitortza politiko, ekonomiko eta soziala eta etxeko langileentzat lan baldintza duinak ere esijitu dituzte. Ildo honetan, zaintzarako euskal sistema publikoa garatzea eta haur eskolak doakoak izatea ezinbestekotzat jotzen dute. Negoziazio kolektiborako eskubidea ziurtatzea eta estatalizazioaren kontrako neurrak ere eskatu dituzte.

LABen protesta Emakunderen egoitzan

Bestetik, Gasteizen, LABek protesta bat egin du Emakunderen egoitzan, soldata arrakalaren inguruan neurriak hartzeko eskatuz. Sindikatuko hainbat delegari sartu dira egoitzan ‘Pikete feminista’ zioen txaleko batzuk jantzita.

Honen bitartez, Emakundek «bere ibilbidean ez dituela emakumeen bizi eta lan baldintzak hobetuko dituen neurriak bultzatu» salatu nahi izan dute, LABeko Elixabete Etxeberriak azaldu duenez.