@MartxeloDiaz
IRUÑEA
Elkarrizketa
Marta Molinero
Ernai

«Alor guztietan hedatua den prekarietateari erantzun nahi diogu gazteok»

Gazte Birak Iruñean izango du bere amaiera hilaren 13an. Beste herrialdeetan ekimenak egin ondoren, Iruñerrian gazteek pairatzen duten prekarietatea izango dute aztergai. Ernaiko Marta Molinerok nabarmentzen duenez, bizitzaren esparru guztietan hedatuta dago prekarietatea.

-Zer izango dugu Iruñean Gazte Biraren baitan datorren astean?

-Iruñean izango duguna, hilaren 13an zehazki, Euskal Herrian Bizi dinamikaren lehenengo urratsa da. Dinamika hau gazte eremuan eman den hausnarketa prozesu baten ondorioa da. Prekarietateak gure bizitzak zeharkatzen dituela ikusi dugu. Honi erantzutzeko bizitza erdigunean eta Euskal Herrian jarri nahi ditugu. Uste dugu gure esparru gehienetan prekarietatea nagusi dela eta horrek ez digu uzten nahi dugun bizi-proiektua eraikitzen eta Euskal Herrian proiektatzen. Etxebizitzan, hezkuntzan, harremanetan ere, prekarietatea da nagusi eta ez da hori nahi dugun bizimodua.

-Prekarietateari aurre egiteko gazteen antolakuntza ezinbestekoa dela uste duzue?

-Bai, hala da. Azken urteetan ikusi dugunez, inorrek ez dizkigu esparruak eskeiniko. Guk eraiki behar ditugu. Espainiar Estatuak duen jarrera autoritarioak bere horretan jarraituko du eta azken urteotako panorama politiko eta instituzionala ikusita badakigu bere jarrera antidemokratikoa eta errepresiboak bere horretan tinko jarriatuko duela. Gazteok ez dugu hori onartuko. Horregatik, erdigunean jarri nahi dugu bizitza eta bizitzaren jasangarritasuna eta zaintza.

-Zeintzuk izango dira Iruñerrian antolatuko diren ekimenak?

-Iruñean Gazte Biraren amaiera izanen da. Euskal Herrian Bizi dinamika horretan problematika desberdinetan jarriko dugu arreta. Iruñean feminismoaren inguruan arituko gara. 10.00etatik hasita mahainguru bat izango dugu Mendillorrin, LAB, Ernai eta Bilgune Feministaren eskutik. Ordu berean LGTBI tailer bat izango da Antsoainen. Gazte Birari amaiera emateko 13.00etan Nafarroako Auzitegian elkartuko gara guztiak. Azkenaldian gertatukoagatik ekintza sinbolikoa egingo dugu. Horrekin emango zaio amaiera.

Gazte Bira hilaren 11an hasiko da Gasteizen. Hezkuntzaz arituko gara bertan. Hlaren 12an Donostian eta Bilbon izango dira ekintzak. Eta amaiera Iruñean izango da hilaren 13an.