naiz

Bizilagunen eta Lambertoren «borroka eta konpromisoa» eskertu du Maravillas gaztetxeak

Pasaden larunbatean, nafar Gobernuak Gaztetxearen aurkako hustutze agindua gelditzea erabaki ostean, Maravillas gaztetxeko kideek «era batean edo bestean proiektu hau zutik jarraitzen lagundu duten pertsona eta kolektiboei» eskerrak eman nahi izan dizkiete ohar baten bidez, «Alde Zaharreko bizilagunei» eta Josegina Lambertori «ausardia eta kemena transmititzeagatik».

Maravillas gaztetxeko kideak, aurreko agerraldi batean. (Iñigo URIZ/FOKU)
Maravillas gaztetxeko kideak, aurreko agerraldi batean. (Iñigo URIZ/FOKU)

Maravillas irekita mantentzeko egindako lana goraipatu nahi izan dute ohar baten bidez gaztetxeko kideek. «Borroka da bide bakarra. Izan ere, borroka eta konpromisorik gabe inoiz ezingo ditugu gure helburuak erdietsi», gehitu dute.

«Inposizio, explotazio eta gezurraren gainean eraikitako injustizia, determinazio eta erreblediarik gabe ezin izango dugu erautsi. Irakaspen hau azken hilabete hauek pasatu ahala baieztatu ahal izan dugu, non adore eta determinazioz nafar Gobernuarien aurrean konkista herrikoi bat lortu dugun: espazio abandonatu baten kolektibizazioa eta Alde Zaharreko auzoari bere irekiera», gehitu dute.

Eremu honetan autogestiak duen pisua nabarmendu nahi izan dute eta aurrera eraman diren proiektuak gogora ekarii. Besteak beste, herri palestra, elkartasun elikagai bankua, zinema, biblioteka, taberna edo grabaketa estudioa. «Honengatik guztiagatik, Maravillas gaztetxea bakarrik autogestioaren bitartez herri eta gazte nugimenduentzako tresna baliagarria izango dela ulertzen dugu. Eta inoiz ez diogu honi uko egingo».

Era berean, Josefina Lambertoren irudia goraipatu eta eskerrak eman nahi izan dizkiote, «emakume langile eta borrokalari batek baino ez eduki dezakeen ausardia eta kemena transmititzeagatik eta Larragako Loretxoaren grina bizirik mantentzen erakusteagatik».