Bertsolari txapelketa nagusia 2013
Amets Arzallusek jantzi du txapela. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
NAIZ.INFO|BARAKALDO|2013/12/15

Hendaiarrak 1737,5 puntu lortu ditu eta buruz burukora berarekin batera sailkatu den Maialen Lujanbiok 1686,5. Igor Elortza sailkatu da hirugarren postuan.

NAIZ.INFO|BARAKALDO|2013/12/15

Hendaiarrak 1737,5 puntu lortu ditu eta buruz burukora berarekin batera sailkatu den Maialen Lujanbiok 1686,5. Igor Elortza sailkatu da hirugarren postuan.

Amagoia MUJIKA|BARAKALDO|2013/12/15

Betekada ederra Bertsolari Txapelketa Nagusiko goizeko saioan. Betekada BECeko plazak itxura ederra hartu duelako, jendez lepo. Eta betekada bertsoetan ondo beteta joan delako, eta bertso oso beteekin gainera.

Ane Arruti / Amagoia Mujika|Donostia|2013/12/13

Villabonan ekin zion bere bideari irailaren 29an 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta BEC-en izango du final handia igandean. GAUR8ren aste honetako alea osorik txapelketaren ingurukoa izango da eta larunbatean Barakaldon bertan banatuko da eskuz esku; berotik hotzera, denetik izan duen txapelketa honen berri jaso asmoz.

@ane_arruti|Maule|2013/11/30

Maulen jokatutako azken finalaurrekoaren ondotik, erabakita gelditu da jada datorren abenduaren 15ean BECeko finalean nortzuk kantatuko duten: Lujanbio, Arzallus, Elortza, Colina, Gaztelumendi, Mendiluze, Iturriaga eta Sarriegi, hain zuzen.

NAIZ.INFO|DONOSTIA|2013/11/24

Igor Elortzak, 703 punturekin, irabazi du Donostian jokatu den bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa. Haren atzetik Alaia Martin (674,5 puntu), Aitor Sarriegi (674 puntu), Jon Martin (641,5 puntu), Lekue (639,5 puntu) eta Fredi Paia (617,5 puntu) sailkatu dira.

Orria 1/ 5
Osagarriak
SAIOAK