Iritsi da eguna. Blog honen amaiera heldu da. Atzo estudioko azken eguna izan zen eta jada behin betiko 12 kantak ditugu nahastuta; diskoan izango duten ordena ere ezarri dugu.
Atzo nahasketen azkeneko eguna izan zen astelehenera arte, asteburu honetan hartuko ditugun apunteekin azkeneko ikutuak egingo dizkiogu eta horrela dena masterrera bidaliko dugu.
Eguzkia lagun jarraitzen dugu grabazioaren aste honetan eta, egia esanda, benetan eskertzekoa da egun hauek argitasun eta baikortasunez aprobetxatu ahal izatea.
Bonberenean lehen aldiz grabatzen egon nintzenean, ustekabeko zirkunstantzia batengatik izan zen. Ni jada hilabete batzuk lehenengo egon nintzen Fermin Muguruzarekin kontaktuan, prestatzen ari zen Zuloaken proiektuaz hitz egin zidanean.