Igartubeiti Dantzan!: ‘Dantza’ren errodajeari buruzko erakusketa
2019/06/12 - 2019/09/29

11:00

Ezkio
Gipuzkoa
Igartubeiti_dantzan
AIPAMENAK

Igartubeiti Dantzan! inguruko programazioak antolatuta, ‘Dantza’ filmari buruzko erakusketa izango da ikusgai ekainaren 12tik irailaren 29ra bitartean. Talde teknikoaren bisita gidatu bat eta filmaren emanaldia barne hartzen ditu erakusketak.

Igartubeitiren erritmoa zinemara, Telmo Esnal zuzendariaren ‘Dantza’ filmera, nola eraman zen azaltzen du erakusketak. Horretarako, filmaren lan taldearekin lankidetza estua izan da: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea.

Dolare baserria 2014an bihurtu zen grabaketarako lehen agertoki. Erakusketa honek, errodajearen argazkien bitartez, filmerako diseinatu zituzten jantziak eta Igartubeiti, gizakiaren eta naturaren munduen arteko bilketa gune dela azaltzen duen bideoa. Hau da, Igartubeitiko eszenak osatzen duten xehetasun bakoitzaren atzean zer dagoen. Horrez gain, bisitariak horrelako gune hain paregabean filmaren grabaketen sekretuak ezagutu ahal izango ditu: dantza nola sortu zen edo hain testuinguru konplexuan zein musika eta koreografia egokitu ziren.

 

ORDUA

11:00

KOKAPENA
Ezkiorako errepidea
Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio
Gipuzkoa