Gure zirkua, Kanbon
2019/09/19 - 2019/09/22
Kanbo
Lapurdi
Gure_zirkua_-_kanbo
AIPAMENAK

Seaskarekin eta Euskal Kultur erakundearekin elkarlanean iritsiko da Gure zirkua lehenbiziko aldiz Ipar Euskal Herrira.

Kanbon egingo du egonaldia lehen euskal zirku ibiltariak irailaren 19tik 22ra, eta bost emanaldi eskainiko ditu; tartean aurtengo birako 100. emanaldia.

Poxpolo pailazoa, Don Martin aurkezlea, Garazi kable gaineko dantzaria, Elene eta Iraitz trapezistak, Asier magoa, Ane Miren bihurrikaria, Koldo eta Irati lurreko dantzariak, Ekain malabarista, Ibon eta Unai musikariak eta Gure zirkuak osatzen duten troupe-ko gainerako kideak Kanboko kirol-zelaian izango dira.

Honako hauek dira eskainiko diren bost emanaldien data eta ordu zehatzak:
-Irailaren 19an, ostegunean, 19:00etan
-Irailaren 20an, ostiralean, 20:30ean
-Irailaren 21ean, larunbatean, 16:00etan eta 20:30ean
-Irailaren 22an, igandean, 11:00etan

KOKAPENA
Kanbo
Lapurdi