Glisseguna + surf lehiaketa
2019/09/15 - 2019/09/21
Angelu
Lapurdi
Glisseguna
AIPAMENAK

Glissegunaren hamazazpigarren edizioa irailaren 15ean iraganen da Angelun. Hogei bat elkarteek parte hartuko dute bertan eta egunean zehar lehiaketak, erakustaldiak, lehen ikaspenak eta erakusketak izango dira Seaskak urtean zehar egiten duen lana ezagutarazteko.

Horretaz gain, irailaren 21ean, surf lehiaketa ospatuko da. Azken edizioetan bezala, lau sailetan bereizten da: gizonak taldeka (surf eta bodyboard), emazteak eta 16 urte pekoak (banaka).

KOKAPENA
Angelu
Lapurdi