Imanol Ervitik urtebetez berritu du kontratua Movistarrekin

Imanol Ervitik profesionaletan 15. denboraldia osatuko du 2019an, Movistarrekin kontratua urtebetez luzatu ostean. Txirrindulari nafarra «oso pozik» agertu da, bere «etxea» bezalakoa sentitzen duen taldean jarraitzeko aukera izateagatik.

naiz|27/08/2018 14:58
Arp_141121_967514
Imanol Ervitik Movistarren jarraituko du 2019 denboraldian. (Jagoba MANTEROLA / FOKUS)

Imanol Erviti ez da Movistarretik mugituko. Zurrumurruek bere betiko taldetik urrun kokatzen bazuten ere, txirrindulari nafarrak kontratua luzatu du Eusebio Unzueren taldearekin. 2019 denboraldian ere Movistarren arituko da Erviti.

Taldeak ohar baten bidez adierazi duenez Movistarren oinarreia den Abarca Sportsen «ikurra» da Erviti, bertan eman zuen-eta saltoa profesionaletara 2005ean, eta bertan egingo du profesionaletan 15. denboraldia 2019an.

«Garun pribilegiatua, beste ibilbide batzuetan ere moldatzen den errodadorea eta, gainera, iparraldeko klasikoetan aditua», gehitu dute. Horren froga da 2016an Flandriako Tourrean eta Paris-Roubaixen lortutako emaitza handiak, bietan lehen 10etan sailkatuaz. Vueltan ere bi garaipen ditu, 2008 eta 2010ean, baina azken urteetan sailkapen nagusia lehiatzen ari diren liderrentzako lanean aritu da Erviti.

Gaur egun ere Vueltan dabil txirrindulari nafarra, bere 20. itzuli handia den honetan. «Errepidean taldearen kapitainaren ohitura luzatuko du Imanolek» gehitu du Unzueren taldeak igorritako oharrean.

Nafarraren kontratua luzatzeaz gain, Movistarrek iragarri duenez, Andrey Amador eta Daniele Bennati ere urdinez ibiliko dira datorren urteko tropelean.

Aritz INTXUSTA

El movimiento LGTBI en Nafarroa nació en el posfranquismo, se ideologizó en los 90 y se tecnificó en el año 2000, cuando nació Kattalingorri. Siempre peleó al margen de las instituciones y asistió agotado a la caída del régimen de UPN. Ahora revive con ayuda institucional. Esta es la historia de Kattalingune y Harrotu.