NAIZ
berriozar

Berriozarrek bere eguna ospatuko du larunbat honetan

Larunbat honetan Berriozarren eguna ospatuko dute bizilagunek egitarau oparo batekin. Erraldoi, kiliki, hip-hop erakustaldia jana eta edana ez dira faltako.

Goizean goizetik ekingo diote jaiari Berriozarreko Euskal Herria plazan. 10:00ean dago jarrita hitzordua, bertatik abiatuko da-eta Lantzeluze korsa. Ordu beretik aurrera, osasun etxeko aparkalekuan, korrika beste baterko utzi nahi dutenek, txistorrada eta graffitti erakustaldia izanen dute.

Euskal Herria plazak, era berean, Parpailagileen topaketa bat edo kotxe klasikoen erakusketa hartuko ditu, eta bertatik irtengo dira, txikienen gozamenerako, erraldoi eta kilikiak. Aparkalekuan, aldiz, Hip-hop musika izango da protagonista eguerdian.

Bi kokaleku hauetaz gain, Eguzki plazan ere hainbat ekimen burutuko dira. Goizea artisau feria, taloak eta Hulargi dantza taldearen emanaldia izanen dira. Eta elkartasunak ere bere tartea izanen du, kasu honetan Ekuadorrek pairatu berri duen lurrikara dela-eta, Ekuadorreko herriari zuzendua.

14:00ean denak elkartuko dira Eguzki plazan, kaldereteen inguruan. Eta behin indarrak ongi hartuta eta bazkalostea igarota, haurrentzako hainbat ekimen izango dira plazan bertan. Arratsaldeko azken orduetan, aldiz, musika nagusituko da.