Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa, larunbat honetan Iruñean

Iruñeko Anaitasuna kiroldegiak hartuko du larunbat honetan azken finalaurrek 17:00etatik aurrera. Sarrerak pasa den astean amaitu ziren eta beraz, ez da leihatilik zabalduko. Bertsoa.eus atariari esker, NAIZen bitartez jarraitu ahal izango da zuzenean.

NAIZ|IRUÑEA|2017/12/01 16:37
Irun-btn
Bertsolari Txapelketa Nagusiko aurreko saio bat. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre arituko dira bihar, 17:00etatik aurrera, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian finalerako txartelaren bila. Bertsolari Txapelketa Nagusiari pauso bakar bat geratzen zaio abenduaren 17an egingo den finalerako eta oraindik erabakitzeke dago nor izango den Amets Arzallusekin batera Barakaldoko BECen ariko den zazpikotea.

Bihar jakingo da finalaurrekoetako behin betiko sailkapena eta baita finalisten zerrenda ere. Iruñeko saioan, Alaitz Rekondo izango da saioko aurkezlea, eta haren aginduetara honako lanak beteko dituzte parte-hartzaileek: Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian, binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian, binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte, binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian eta kartzelako lana, banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Saio ostean, Esne Beltza eta Trikidantz Iruñean

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsoaroa zikloaren baitan ez ezik, Euskarabideak eta Iruñeko Udalak Euskararen Egunerako prestatu duten egitarauaren barruan dago Iruñeko finalaurrekoa. Hala, egun horren inguruan hainbat ekitaldi prestatu dituzte bi erakundeok eta, besteak beste, finalaurrekoaren ostean Esne Beltza eta Trikidantz taldeen kontzertua izango da, Iruñeko Antoniutti parkean 23:00etatik aurrera.

Paul Bilbao Sarria - Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia
Iñaki VIGOR

Hartza, Josetxo, Rodero, Beti Jai, Túbal y Ventas de Ultzama son restaurantes que han marcado una época dentro de la gastronomía navarra. Todos ellos tienen en común el papel desempeñado por mujeres que han sabido aunar tradición y capacidad de innovación, que han trabajado durante décadas preparando platos excelentes y ofreciendo un trato exquisito. Reyno Gourmet homenajeó en Iruñea a estas ‘damas de la gastronomía’, en un acto entrañable, emotivo y lleno de recuerdos y anécdotas.  

Aritz INTXUSTA

El fotoperiodista Ricardo García Vilanova se encuentra en Iruñea mostrando a escolares su trabajo sobre la guerra contra el Estado Islámico. Las imágenes del reportero abarcan seis años del conflicto en Siria. Su presencia en la capital navarra responde a la inciativa Escuelas con Memoria, que impulsa la Dirección General de Paz, Convivencia y Derechos Humanos.