Montxo Armendarizek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso du

Montxo Armendariz zinemagile nafarrak 2017. urteko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du Iruñeko Kondestablearen jauregian, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren eta Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakariaren eskutik.

NAIZ|IRUÑEA|2017/10/24 18:52
Armendariz
Montxo Armendarizek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso du. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Montxo Armendariz zinemagile nafarrak jaso du aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria. Nafar hiriburuan egin den ekitaldian Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakariak izan dira Armendariz saritzeko ardura izan dutenak.

Saria ematen duten bi erakundeen ordezkariekin batera, ekitaldiko buru izan dira Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakari.

Saria Montxo Armendarizi emateko erabakia hartu duen epaimahaian, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Deustuko Unibertsitateko, UNEDeko, Nafarroako Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Universite de Pau et des Pays de l'Adour unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko kideak daude.

Ekainean jakinarazi zuen epaian, epaimahaiak nabarmendu zuen Montxo Armendariz «azken 30 urteotako funtsezko zine zuzendaria» dela eta bere lanak «tokikotik haratago joan eta nazioarteko publiko zabalarengana iristea lortu» duela.

Iñaki Vigor

Ricardo Urrizola ya había investigado en diversos archivos para escribir libros anteriores, pero esta ha sido la primera vez que se ha adentrado en archivos militares, y además ha sido el primero en ver toda la documentación referida a los años 1936-1940. Este iruindarra ha mirado y remirado miles y miles de páginas, y afirma que le ha sorprendido todo lo que ha visto en ellas, porque es «brutal».

Iñaki VIGOR

Un viejo televisor nos sorprende con la imagen estática de Arias Navarro y su inolvidable frase: «Españoles, Franco ha muerto». Debajo, una pregunta que surge 42 años después: «¿De verdad?». Este llamativo montaje es parte de la exposición organizada por Orreaga Fundazioa en el Palacio del Condestable de Iruñea bajo el título ‘Navarra a través de documentos clandestinos’.