NAIZ
IRUÑEA

Joseba Otanok irabazi du laugarren aldiz Arrano Elkarteko Xake Txapelketa

Hamaika urteren ondoren Joseba Otanok berriz irabazi du Arrano Elkarteko Xake Txapelketa. Horrela, palmareseko buruan jarri da, lau garaipenekin, hiru dituzten Josetxo Labairu, Adrian Leranoz eta Mikel Ortega gaindituta.

Iñaki Arrizibita Legarre antolatailea, Joseba Otano Villanueva garailea eta Julen Arbeloa Sanchez 14 urtez azpiko lehenengoa. (ARRANO ELKARTEA)
Iñaki Arrizibita Legarre antolatailea, Joseba Otano Villanueva garailea eta Julen Arbeloa Sanchez 14 urtez azpiko lehenengoa. (ARRANO ELKARTEA)

Hilaren 4tik 8ra jokatu da Arrano Elkarteko XX. Xake Txapelketa, xakelari euskaldunontzat antolatutako txapelketa. 22 jokalari aritu dira: Mikel Gurea, Hegoalde, Gazte Berriak, Donibane Kirol Elkartea, Orvina eta Arrano Elkarteko jokalariak.

Bigarren txandan Xabier Abaurrearekin berdindu ondoren, atzean geratu zen geroko garailea. Lau jokalari geratu ziren buruan orduan (Mikel Ochoa, Roberto Arana, Unai Vigor eta Iñaki Arrizibita). Hirugarren txandaren ondoren, Roberto Arana bakarrik geratzen zen goian, Iñaki Arrizibita garaitu eta gero.

Laugarren txandan, Roberto Aranak galdu zuen Mikel Ochoaren aurka. Horrela, azkeneko txandan txapelketa jokoan izan zuten Mikel Ochoak eta Joseba Otanok. Azken honek irabazi zuen, oso borrokatua izan zen lehian batean.

Sailkapena

Juan Maria Rey geratu zen bigarren, atzetik aurrera eginda. Roberto Aranari nagusitu zitzaion azkeneko txandan. Hirugarren postua Mikel Ochoarentzat izan zen.

Laugarren postua 11 urteko jokalari bat geratu zen: Julen Arbeloa Sanchez. Berarentzat izan zen 14 urtez azpiko lehenengoarentzako trofeoa.

«Datorren urtean beste edizio bat izanen da, xakea eta euskara bultzatzeko», nabarmendu dute Arrano Elkarteko Xake Txapletako antolatzaileek.