NAIZ
IRUÑEA

Indarkeria sexistaren kontra lanean jarraitu behar dela diote Gora Iruñeak eta Plataformak

Datu ofizialetik haratago joanez, sanferminetan intentsitate handiko lau eraso sexual izan direla nabarmendu dute Gora Iruñeak eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeon Plataformak. Egindako lana azpimarratzen dute, baina komunikabide eta joera zenbaiten aurrean kezka azaldu dute. Lanean jarraitzearen beharra gaineratu dute

Sexu erasoen kontrako protesta.
Sexu erasoen kontrako protesta.

«Esparru ezberdinetatik eraso sexisten inguruko hausnarketa oso positiboa egin da. Irakurketa hauekin gure ezadostasuna ere nabarmendu nahi dugu ez bait dute errealitatearekin zer ikusirik. Ezin dugu ukatu orain arte salatzen ez ziren hainbat eraso eta normaltzat hartzen ziren jokabideak (emakumeok festetaz disfrutatzeagatik ordaindu beharreko bide-sari zirenak: ukipenak, kaleko jazarpenak, baboseoak…) salatzea zerbait positiboa dutela. Gure kolektiboentzat, mugimendu feministaren mezua behingoz jendartean kontzientzia zabaltzea eta kontutan hartzea halako jarrerak erotzat hartuz, pozgarria da. Hala ere, gero eta salaketa gehiago egotea ezin dugu inolaz ere berri on bat bezala hartu. Emakumeon kontrako jazarpena, ukipenak, umilazioak, bortxaketak… nahiz eta salatuak izan, ezin dira inolaz ere berri on bat bezala edo inongo poztasunez bizi. Iruñean sanferminetan eta sanferminetatik kanpo emakumeok indarkeria jasotzen ez dugunean orduan bai,berri on bat eta ospatzeko zerbait izango dugu», adierazi dute Gora Iruñea! eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeon Plataformak.

«Hedabide askok, haien mezua gure hiria, jai eta hauetan gertatzen denaren irudi desitxuratuan oinarritu dute. Hedabide hauek jai eremuetan emakumeon kontrako indarkeria zehaztasunez ulertzeko ezinbesteko elementuak nahita baztertu dituzte: emakumeon kontrako indarkeriaren testuingurua eta honi ematen zaion erantzuna», salatu dute.

«Gure jaiak halako gertaerak pairatzen dituzten bakarrak bait liran edo emakumeon jai esparruetan bakarrik indarkeri sexuala jasoko bagenu bezala. Eta honek irakurketa zitala egitera bideratzen du; zeharka festaz nahi bezala gozatzera “ausartzen” diren emakumeengan erasoen ardura utziz. Informazio hauek, kutsu sentsazionalista dutenak, nahiago dute ahaztu Estatu Espainiarrean 8 orduro emakume bat bortxatua izaten dela edo 2017 honetan Estatuan ere 36 emakume erail dituela indarkeria matxistak. Bestetik ahaztu dute ere, modu sistematikoan, aipatzea Iruñerriko mugimendu feministak urte askotan zehar egindako kontzientziazio lan handia honetara duela hamar urte baino gehiago herri mugimendua gehitu zelarik. Baina bereziki penagarria izan da guretzat, mespretxatu dute hiritarrek eraso hauei eman dieten erantzuna», esan dute.

«Komunikabide batzuekin batera, gertatutako eraso sexistei garrantzia kenduz eta salaketen zenbaki txikiagoa goraipatu dituzte. Guztiz arduragabeak diren hainbat adierazpenek,mesede gutxi egin diote erasoen kontrako borrokari. Indarkeria sexistaren arloan egunero lan egiten dugunok ongi dakigu eraso gehienak ez direla salatzen eta erasoen larritasunak edo bere bizitzan erasotutako emakumearenganako ondorioak ez dutela gertakariekin zerikusirik, baizik eta kuantifikatu ezin diren elementuekin. Guzti guztiak erasoak eta larriak dira. Indarkeria sexistaren kontrako borrokan konpromisoa hartu duen jendarteak ezin du intentsitate handiko zein baxuko eraso bakar bat ere onartu», nabarmendu dute.