Txupinazoa nork botako duen erabakitzeko botua emateko modu askotan egin daiteke. Lehena http://www.burlada.es/votacion-eleccion-de-persona-o-entidad-que-lance-el-txupinazo-en-las-fiestas-de-agosto-de-2017/ webgunea erabiltzea da. Telefonoz ere egin daiteke astelehenetik ostiralera goizetan 012 (948012012), 948238400 (Udaletxeko Bulegoak) edo 948136420 (Kultur eta Jaietako Patronatua) zenbakietan.
Burlatan erroldatuak dauden eta 16 urte baino gehiago duten pertsonak parte hartu ahalko dute.
Hauek dira hautagaiak:
1.-Axular Dantza Eskola
100 pertsona baino gehiago biltzen dira bertan dantzatzen ikasteko gogoz, gure herrietako plazetan dantzatzeko, sexu, adina, arrazaren… diskriminaziorik gabe.
2.-Burlatako Emakumeen Elkartea
30 urte baino gehiago aktiboki lanean daramatzan elkartea arrazoi hauengatik:
– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena eta bultzada.
– Emakumeen ahalduntze kolektiboa eta garapena sustatzea arlo kultural, erekreatibo eta sozialean.
– Emakumeen parte-hartzea bere inguruan sustatzea.
– Emakumeen interesak irudikatzea eta kontzientzia hartzea, komunitatean bere egoera hobetzeko.
– Indarkeria matxistarako tolerantzia zero ikustaraztea eta emakume eta neskatilen aurkako edozein eraso agerraldien aurrean arreta sustatzea.
3.-Felisa Alfaro
Bere jaiotze-herria utzi zuen duela 60 urte baino gehiago bere sustraiak Burlatan finkatzeko. Duela 38 urte baino gehiago hemen hartu zuen konpromezua «bere denbora» Gurutze Gorriaren borondatezko jarduerei eskaintzeko. Gainera, ahalegin eta borondate askorekin bere familia aurrera atera dituen alargunen taldea ordezkatzen du.
4.-Josefa Erraldoia
Bere 25.urteurrenean Josefa Erraldoiak herri honetako ikuztegiko ofizio zaharragatiko emakume langileak irudikatzen ditu. Bere ondoan Josefaren irudiarekin lotura handia duen beste bat azalduko da, Amaia Domeño Burlatako Txistularien kidea.
5.-Gazte Klik Juvenil
Burlatako gazte kolektiboa zeina urtetik urtera eraso matxista batean aurrera eraman beharreko protokoloa idaztez, diseinatzez eta zabaltzez arduratzen dena.