2017ko sanferminetan, %5,38 hazi da Hiri Garraioko bidaien kopurua Iruñerrian

Behin betiko datu guztiak eduki gabe, Iruñerriko Hiri Garraioak 1.770.000 bidaia inguru erregistratu ditu sanferminetako bederatzi egunetan, Mankomunikatetak jakitera eman duenez. 2016ko datuekin alderatuta %5,38 gehiago dira.

NAIZ|IRUÑEA|2017/07/17 10:57
Aa_20170707470233
Entzierroaren ibilbidea garbitzen. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Gainera, koputu oso hori errekorra da jaietan, 2009an izandakoa gainditzen baitu (1.745.789 bidaia). Bidaia kopuru handiena izan zen eguna hilaren 7a izan zen, 228.869 bidaiekin. Ondotik, hilaren 6a (225.126 bidaia) eta 8a (218.609 bidaia) izan ziren.

Beste behin ere, 24 orduko zerbitzua ezarri du Iruñerriko Mankomunitateak sanferminetan. Ohiko ibilgailu kopurua baino handiago izan da lanean: 114 autobus aritu dira zerbitzu ematen (hilaren 6an, goizean, 149 izan ziren) eta hauetatik 54 eguneko 24 orduetan aritu dira lanean. TCC enpresak 435 gidari jarri ditu lanean eta orotara 490 lagun aritu dira lanean. Egun hauetan egindako kilometroak 262.000 izan dira.

Beste alde batetik, sanferminetan bi eraso egin dizkieta hiri garraioko gidariei. Azken urte honetan, Mankomunitateak langile gidarien segurtasunaren arloan lan berezia egin du, TCC enpresa eta langileen batzordearekin. Adibidez, San Fermin jaiak hasi baino lehen bideozaintzako kamerak dituzten hamabi autobus hasi ziren lanean.

Hondakinak behera

Honekin batera, 1.130 kilo hondakin bildu ditu Iruñerriko Mankomunitateak. Orotara, iazko jaiekin alderatuta %0,28 gutxiago da. Kantitate oso horretatik, 306.400 kilo zaborren bilketari dagozkio (%14,57 gehiago), 493.680 kilo beira bilketari (%11,30 gehiago) eta 330540 kilo garbiketa lanei (%21,82 gutxiago).

San Fermin jaietan, hondakinen bilketa gaikako edukiontzien bidez egin da bigarren urtez, frakzio desberdinak (gai organikoak, gainerakoak edo errefusa, papera-kartoia eta ontziak) bereiztuta botatzeko aukera edukitzeko.

Ur kontsumoa murriztu da

Ur kontusmoari dagokionez, uztailaren 6a eta 14a artean Iruñean erregistratutako bataz besteko emaria 541,3 litro segundoko izan da, iaz baino %9,5 gutxiago. Jaien ingurunean (Alde Zaharra, Media Luna eta Ziudadela), bataz besteko emaria 106,3 litrokoa izan da segunduko, iaz baino %3,91 txikiagoa.

Iñaki VIGOR

Un joven se acercó a Miguel Santos, corredor de apuestas en el frontón Labrit, y le dijo que quería apostar a favor del rojo con el resultado de 22-13. El artekari le explicó que las apuestas no se hacían así. El joven insistió, pero no se la admitieron. El resultado del partido fue de 22-13 a favor del rojo. Esta es una jugosa anécdota recogida en ‘Labrit 65’, un documental que rememora la historia del emblemático frontón iruindarra y cuyo preestreno ha tenido una gran acogida..

Iñaki VIGOR

‘Disfruta en el euskaltegi, gozatu euskara’ es el lema de la campaña conjunta impulsada por el Gobierno de Nafarroa y 32 entidades locales, junto con los euskaltegis públicos y de iniciativa social, para animar a la población adulta a aprender o perfeccionar la lengua originaria de los navarros. En Iruñerria hay unas 37.000 personas que hablan euskara y unas 39.000 que lo entienden, lo que supone en total el 22% de la población de la Comarca, y estas cifras van en aumento.