NAIZ
IRUÑEA

Montxo Armendariz zinemagile nafarra saritu du Eusko Ikaskuntzak

Montxo Armendariz zinemagile nafarrak eskuratu du aurtengo Eusko Ikaskunntza-Laboral Kutxaren Humaniteta, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria.

Montxo Armendariz zinemagile nafarra. (NAIZ)
Montxo Armendariz zinemagile nafarra. (NAIZ)

Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko zazpi unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Laboral Kutxako Lurralde Zuzendariak osatu dute epaimahaia. Armendariz «Honoris Causa Doktore izendatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2010ean» azpimarratu dute epaimahaikideek.

«Azken 30 urteetako funtsezko zinemazuzendarietako bat da. Bere lanak oso modu berezian irudikatzen du belaunaldi oso bat, tokiko esparrutik harantzago joan diren eta publiko zabalari iristea lortu duten egunerokotasuneko istorioetan oinarrituta. Bere lan askotan, Euskal Herriaren alderdi bisualak, kulturalak eta etnografikoak islatzen dira», gaineratu dute epaimahikideek.

Egindako lan horri esker, sari ugari jaso ditu erakunde publikoen nahiz sektore zinematografikoko bere lankideen aldetik: 1998an Vianako Printze Saria, 1998an Zinema Sari Nazionala, 2008an Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria eta 2015ean San Francisco Javier Saria. Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, Donostiako Urrezko Kontxa jaso zuen eta hainbat Goya Sari eskuratu ditu.

Biografia

Montxo Armendarizek (Oleta, 1949) elektronika ikasi zuen Iruñean eta Bartzelonan. Katalunian egin zuen ‘Barregarrien dantza’ lubermetraia, Bilboko Lehiaketan bi sari lortu zituelarik. 1980an Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeak ekoizturiko serie batean ‘Nafarroako ikazklnak/Carboneros de Navarra’ dokumentala egin zuen, Anastasio Otxoaren bizia bilduz.

Otxoaren figura ‘Tasio’ (1984) filmearen oinarri izan zen. Bi urte geroago Donostiako Urrezko Maskorra lortu zuen ‘Las cartas de Alou’ filmearengatil.

1995ean ‘Historias del Kronen’ filmearekin arrakasta komertziala eskuratu zuen, bigarren Goya saria ere lortu zuelarik. Berlinen, berriz, 1997an Europar Filma Hoberenaren Saria lortu zuen ‘Secretos del Corazon’ lanarengatil. 

‘Silencio roto’ eta ‘No tengas miedo’ dira azken urteotan ekoizturiko lanak.