Iruñeko Gaztelu enparantzatik abiatu da Euskal Herriko Itzulia gaur eguerdian

Nafar hiriburuak hartu du gaur Euskal Herriko Itzuliaren hasiera. Alberto Contador, Alejandro Valverde, Ion Izagirre, Michal Kwiatkowski edo Romain Bardet bezalako txirrindulariek jarriko dute saltsa.

NAIZ|IRUÑEA|2017/04/03 09:17
Int20170403010731
Itzulia abiatu da Iruñetik. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Ohi baino ibilbide lauagoarekin, gaur hasi da Euskal Herriko Itzulia. Eta Iruñeko Gaztelu enparantzatik egin ere. Irteera 13:25ak aldera izan da, baina aurretik parte hartuko dute txirrindulariak ikusteko aukera izanen dute zaleek, taldeen aurkezpenarekin, 12:00etatik aurrera.

Gaurko etapa sprint handi baterako aproposa izan liteke, nahiz eta gizon azkar ugari ez egon Euskal Herriko Itzuli hontako tropelean. 153 kilometro egin beharko dituzte Iruñea eta Sarriguren artean, eta bidean Mezkiritz eta Erro gainditu beharko dituzten arren, ez da tropelan haustura handirik sortzeko moduko ibilbiderik.

Hau izanen da Itzuli honetako ezaugarrietako bat, aurreko urteetan baino ibilbide samurragoa dute-eta. Gaur eta bihar esprint handiak espero dira, eta Donostian eta Bilbon ere, onenen artean aldeak egotea oso zaila aurreikusten da.

Azken bi etapetan erabakiko da Itzulia. Arrateko ohiko helmugan, baina Matsaria gogorretik igota, eta larunbateko 27 kilometroko erlojupekoan.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
Iñaki VIGOR

Un joven se acercó a Miguel Santos, corredor de apuestas en el frontón Labrit, y le dijo que quería apostar a favor del rojo con el resultado de 22-13. El artekari le explicó que las apuestas no se hacían así. El joven insistió, pero no se la admitieron. El resultado del partido fue de 22-13 a favor del rojo. Esta es una jugosa anécdota recogida en ‘Labrit 65’, un documental que rememora la historia del emblemático frontón iruindarra y cuyo preestreno ha tenido una gran acogida..

Iñaki VIGOR

‘Disfruta en el euskaltegi, gozatu euskara’ es el lema de la campaña conjunta impulsada por el Gobierno de Nafarroa y 32 entidades locales, junto con los euskaltegis públicos y de iniciativa social, para animar a la población adulta a aprender o perfeccionar la lengua originaria de los navarros. En Iruñerria hay unas 37.000 personas que hablan euskara y unas 39.000 que lo entienden, lo que supone en total el 22% de la población de la Comarca, y estas cifras van en aumento.