Elkarlana bultzatzeko baikor agertu dira Iruñeko Udala eta Udalbiltza

Iruñeko Udala eta Udalbiltza bildu egin dira nafar hiriburuan bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko bdieak aztertzeko. Joseba Asiron alkateak eta Luis Intxauspe Udalbiltzako lehendakariak aurreratu dutenez, hainbat ekimen aurten bertan gauzatzeko ahalegina eginen dute.

NAIZ|IRUÑEA|2017/03/20 16:33|0 iruzkin
Asiron-udalbiltza
Joseba Asiron Udalbiltzako kideekin bildu da. (Udalbiltza)

Iruñeko Udalak eta Udalbiltzak bilera egin dute bi erakundeen arteko elkarlana sustatzeko bideak aztertzeko, eta bilera ostean azaldu dute hainbat ekimen aurten bertan gauzatzeko ahalegina egingo dutela.

Iruñeko alkate Joseba Asiron eta Udalbiltzako lehendakari eta batzorde eragilearen kide Luis Intxauspe, Iratxe Lopez de Aberasturi eta Unai Lako bildu dira Iruñeko udaletxean. Udalbiltza Euskal Herriko gainerako erakundeekin egiten ari den bilera guztietan bezala, gaur egungo jardueraren berri eman diote alkateari.

Intxauspek eta Lopez de Aberasturik azaldu egin diote Asironi euren asmoa badela Euskal herriko hiriburuen arteko elkarlana sustatzea eta beste hiriburekin batera ekimen bateratuak egiteko proposamena lantzen ari dela jakinarazi diote. Bileraren ondorenIntxauspek eskertu egin du Asironen harrera eta esan du «baikor» irten dela bileratik erakunde desberdinen arteko «elkarlana sustatzeko borondatea» ikusi duelako.

Paul Bilbao Sarria - Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia
Iñaki VIGOR

Hartza, Josetxo, Rodero, Beti Jai, Túbal y Ventas de Ultzama son restaurantes que han marcado una época dentro de la gastronomía navarra. Todos ellos tienen en común el papel desempeñado por mujeres que han sabido aunar tradición y capacidad de innovación, que han trabajado durante décadas preparando platos excelentes y ofreciendo un trato exquisito. Reyno Gourmet homenajeó en Iruñea a estas ‘damas de la gastronomía’, en un acto entrañable, emotivo y lleno de recuerdos y anécdotas.  

Aritz INTXUSTA

El fotoperiodista Ricardo García Vilanova se encuentra en Iruñea mostrando a escolares su trabajo sobre la guerra contra el Estado Islámico. Las imágenes del reportero abarcan seis años del conflicto en Siria. Su presencia en la capital navarra responde a la inciativa Escuelas con Memoria, que impulsa la Dirección General de Paz, Convivencia y Derechos Humanos.