Atxiloketak eta istiluak Iruñean ‘Errepresioari autodefentsa’ manifestazioan

‘Errepresioari autodefentsa’ lelopean Iruñean hainbat kolektibok deitu duten manifestazioan istiluak izan dira manifestarien eta Poliziaren artean. Gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte.

NAIZ|IRUÑEA|2017/03/11 20:21
0312__iru_ea_copy_
Istiluetan amaitu da ‘Errepresioari autodefentsa’ lelopean abiatutako manifestazioa. (NAIZ.EUS)

Gaur arratsalderako zuten deitua azken asteetan garatutako dinamikaren amaiera gisa ‘Errepresioari autodefentsa’ lelopean manifestazioa hainbat kolektibok. 18.00k alderako ehunka batzuk elkartu dira San Frantzisko plazan eta manifestazioa abiatu dute hiru lagunek zeramaten pankarta buruan. 

Gutxira hasi dira istiluak Iruñeko alde zaharrean. Poliziak manifestazioa desegin du eta manifestariek hainbat objektu bota dizkiete hauei. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak baimendu gabeko manifestazioa zela esan du eta gutxienez lau pertsona atxilotu dituztela adierazi dute.  

Hainbat indar politikok istiluen aurkako mezua zabaldu dute sare sozialetan. Gero Baik, adibidez, gaitzetsi egin ditu gertakariak eta Eusko Alkartasunaren Nafarroako kontutik gaur bizitakoa «lotsagarria» dela esan dute. Iruñeko EH Bilduk ere ohar motz baten bidez gertakariak gaitzetsi ditu. Joseba Asiron alkateak twitter bidez «kezka» adierazi du eta elkartasuna adierazi die tabernari eta bizilagunei. Bere aldetik, gaitzespen mezuak hedatu dituzte UPNk eta PSNk ere.

Gaurko mobilizazioarekin auzi ezberdinak salatzeko deia egina zuten antolatzaileek. Besteak beste honako kolektibok deitu zuten parte hartzera: Indar Gorri, Ikasle Abertzaleak, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua, Alde Zaharreko Gazteak, Errotxapeako Gaztetxea eta Hirekin.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK
Carlos Armendáriz - Presidente de la Plataforma de Defensa del Patrimonio de Navarra
Iñaki VIGOR

Un viejo televisor nos sorprende con la imagen estática de Arias Navarro y su inolvidable frase: «Españoles, Franco ha muerto». Debajo, una pregunta que surge 42 años después: «¿De verdad?». Este llamativo montaje es parte de la exposición organizada por Orreaga Fundazioa en el Palacio del Condestable de Iruñea bajo el título ‘Navarra a través de documentos clandestinos’.