NAIZ
IRUÑEA

Korrika Kultura martxoaren 3an aurkeztuko dute Iruñean

Martxoaren 30etik apirilaren 9ran ospatuko da Korrikaren20. edizioa, baina aurretik lasterka dator Korrika Kulturala. Datorren ostiralean, martxoak 3, Iruñeko Katakraken eta Gora Iruñean aurkezpen festa ospatuko dute.

Korrika Kulturalaren aurkezpen jaia hartuko dute Katakrakek eta Gora Iruñeak datorren ostiralean, martxoak 3. 19:00etatik aurrek Katakraken aurkeztuko dute eta jaiak, 21:30etatik aurrera, Gora Iruñean jarraituko du.

Bertan, martxoaren 30ean Korrika hasi bitarte Iruñean eginen diren ekimen desberdinak aurkeztuko dituzte. Besteak beste, martxoaren 9an, ‘Ez dok hiru’ antzerkiaz gozatu ahalko da Nafarroako Antzerki Eskolan. Hurrengo egunean, aldiz, Lorea Agirre Dorronsorok hitzaldia emanen du Kondestable jauregian. ‘Egin izateko. Euskararen borroka feminista’.

Bertso saioa ere izanen da, martxoaren 14ean Antzerki Eskolan, eta hilaren 25ean, betetik, Kepa Junkeraren musikaz gozatzeko parada izanen da Baluarten.