Newcastle United taldeak utzita Osasunan ariko da Emmanuel Riviere aurrelaria. Martinikarra denboraldi baterako utzi du Newcastlek. Atzo Iruñean izan zen osasun frogak gainditzeko eta gaur egingo du estreineko entrenamentua.
Lehen lerroa indartzera dator Riviere, aurrez Oriol Riera eta Sergio Leon iritsi diren moduan. Kenan Kodrok taldean jarraitzen du eta Huescarako bidea hartu du Urko Verak eta Elcherakoa Ninok.
Osasunak egin duen bederatzigarren fitxaketa da Martinikakoarena. Aurrez aipatutakoez gain, Juan Fuentes, Carlos Clerc, Goran Gausic, Fausto Tienza, Jaime Romero eta Fran Merida ekarri ditu talde gorritxoak.
Euskal Herria
De la victoria de EH Bildu en Eibar al empate de Laudio, pinceladas de una noche histórica
Euskal Herria
¿Qué sabemos de Pradales? Nada Urkullu, algo Ibarretxe y muy Imaz
Euskal Herria
Una izquierda confederal unida hubiera impedido la mayoría PNV-PSE
Musika
Abenduaren 21erako bigarren kontzertu bat iragarri du Muguruzak, lehenerako sarrerak agortuta
Mundua