NAIZ
IRUÑEA

Riviere Osasunan ariko da, Newcastle-ek utzita

Emmanuel Riviera Martinikako aurrelaria Osasunan ariko da Newcastle taldeak utzita. Atzo izan zen Iruñean Riviere osasun frogak pasatzen eta gaur egingo du estreineko entrenamendua talde gorritxoarekin. 

Emmanuel Riviere (Newcastle United)
Emmanuel Riviere (Newcastle United)

Newcastle United taldeak utzita Osasunan ariko da Emmanuel Riviera aurrelaria. Martinikarra denboraldi baterako utzi du Newcastlek. Atzo Iruñean izan zen osasun frogak gainditzeko eta gaur egingo du estreineko entrenamentua.

Lehen lerroa indartzera dator Riviere, aurrez Oriol Riera eta Sergio Leon iritsi diren moduan. Kenan Kodrok taldean jarraitzen du eta Huescarako bidea hartu du Urko Verak eta Elcherakoa Ninok.

Osasunak egin duen bederatzigarren fitxaketa da Martinikakoarena. Aurrez aipatutakoez gain, Juan Fuentes, Carlos Clerc, Goran Gausic, Fausto Tienza, Jaime Romero eta Fran Merida ekarri ditu talde gorritxoak.