@MartxeloDiaz
IRUÑEA

Urtebete pasa eta gero Nafarroako aldaketan dauden alde ilunak gainditu nahi ditu EH Bilduk

Nafarroan aldaketaren Gobernua adostu zenetik urtebete betetzear dagoenean EH Bilduko parlamentari Maiorga Ramirezek izan duen ibilbidearen balorazio positiboa egin du, alde ilunak egon badaudela onartu badu ere.

Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentaria, gaur Iruñean (Jagoba MANTEROLA-ARGAZKI PRESS)
Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentaria, gaur Iruñean (Jagoba MANTEROLA-ARGAZKI PRESS)

«Aldaketa politikoa aurrera doa baina tartean badaude konpondu beharreko itzalak. Argi eta garbi hitz egin nahi dugu eta hau da nafar jendartearekin konpartitu nahi duguna», esan du Ramirezek.

Bide batez, lau indar politikoen artean adostuko akordio programatikoaren garrantzia nabarmendu du EH Bilduko parlamentariak. «Hortan sakondu behar dugu, sakonduko dugu. Aztertu behar dira ere Nafarroako Gobernuan egiten ahal diren aldaketak Gobernu horri eraginkortasun eta sendotasun gehiago emateko», gaineratu du.

Erreflexiorako eta eztabaidarako unea dela nabarmendu du Ramirezek eta horretarako abuztuan eragile sozial, sindikal eta politikoekin bilduko dela aurreratu zuen.

Alde ilunei buruz galdetuta, Ramirezek Ikurren Lege berria oraindik onartu ez izana edo Aroztegiako egitasmoa aipatu ditu.