NAIZ
Burlata

Bihar hasiko da Burlatan pintxoaren laugarren astea

Bihartik aurrera pintxoaren astea ospatuko dute Burlatan. Aurtengoa laugarren edizioa izango da eta 16 tabernek hartuko dute parte hilaren 22ra bitarte luzatuko den ekimenean.

Pintxo asteaz gozatzeko aukera, bihartik aurrera Burlatan.
Pintxo asteaz gozatzeko aukera, bihartik aurrera Burlatan.

Pintxoaren laugarren astea ospatuko du Burlatak bihartik hasita eta igandera bitarte. Guztira 16 tabernek hartuko dute parte (Agora, Alazne, Al Punto, Amadeus, Animals, Bagoa, Bodegon, Corsario, Eden, Irati, Jurnai, Mar, Morapio, Ostarte, Sidney eta Toskana).

Pintxoaren prezioa bi eurokoa izango da, hirukoa trago batekin lagunduta badoaz. Pintxoak ederrak izatea espero baldin bada, sariak ere ez dira nolanahikoak izanen. Parte hartzen dutenen artean, Tenerifera bidaia bat, bi pertsonentzako bazkaria upeltegi batean, asteburuko irteera bat eta beste hainbat sari zozketatuko dira.