NAIZ
BURLATA

Burlatako txupinazoa nork piztuko duen hautatzeko prozedura abian da abuztuaren 2a arte

Abuztuaren 2a arte zabalik da Burlatako txupinazoa nork piztuko duen erabakitzeko prozedura. Proposamenak Burlatako lagunek edo taldeek egin dituzte.

Burlatako Emakumeen Elkartea da hautagaietako bat. (BURLATAKO UDALA)
Burlatako Emakumeen Elkartea da hautagaietako bat. (BURLATAKO UDALA)

Txupinazoa nork botako duen erabakitzeko botua emateko modu askotan egin daiteke. Lehena http://www.burlada.es/votacion-eleccion-de-persona-o-entidad-que-lance-el-txupinazo-en-las-fiestas-de-agosto-de-2017/ webgunea erabiltzea da. Telefonoz ere egin daiteke astelehenetik ostiralera goizetan 012 (948012012), 948238400 (Udaletxeko Bulegoak) edo 948136420 (Kultur eta Jaietako Patronatua) zenbakietan.

Burlatan erroldatuak dauden eta 16 urte baino gehiago duten pertsonak parte hartu ahalko dute.

Hauek dira hautagaiak:

1.-Axular Dantza Eskola

100 pertsona baino gehiago biltzen dira bertan dantzatzen ikasteko gogoz, gure herrietako plazetan dantzatzeko, sexu, adina, arrazaren… diskriminaziorik gabe.

2.-Burlatako Emakumeen Elkartea

30 urte baino gehiago aktiboki lanean daramatzan elkartea arrazoi hauengatik:
– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena eta bultzada.
– Emakumeen ahalduntze kolektiboa eta garapena sustatzea arlo kultural, erekreatibo eta sozialean.
– Emakumeen parte-hartzea bere inguruan sustatzea.
– Emakumeen interesak irudikatzea eta kontzientzia hartzea, komunitatean bere egoera hobetzeko.
– Indarkeria matxistarako tolerantzia zero ikustaraztea eta emakume eta neskatilen aurkako edozein eraso agerraldien aurrean arreta sustatzea.

3.-Felisa Alfaro

Bere jaiotze-herria utzi zuen duela 60 urte baino gehiago bere sustraiak Burlatan finkatzeko. Duela 38 urte baino gehiago hemen hartu zuen konpromezua «bere denbora» Gurutze Gorriaren borondatezko jarduerei eskaintzeko. Gainera, ahalegin eta borondate askorekin bere familia aurrera atera dituen alargunen taldea ordezkatzen du.

4.-Josefa Erraldoia

Bere 25.urteurrenean Josefa Erraldoiak herri honetako ikuztegiko ofizio zaharragatiko emakume langileak irudikatzen ditu.  Bere ondoan Josefaren irudiarekin lotura handia duen beste bat azalduko da, Amaia Domeño Burlatako Txistularien kidea.

5.-Gazte Klik Juvenil

Burlatako gazte kolektiboa zeina urtetik urtera eraso matxista batean aurrera eraman beharreko protokoloa idaztez, diseinatzez eta zabaltzez arduratzen dena.